XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nola eramango dut gurditxo gorri horretan High Street guztian zehar? Txantxetan ari zara zu.

- Erosketa karrikotxean eraman ezinik ez daukazu esan zuen Arabelek.

- Gustatuko zaio.

Hasieran pozik azaldu ziren Round jauna eta Toby Round jauna, gramofono dendako jabeak, Mortimer erakusmahai gainean eserita edukitzeaz.

Rumbury Town-go biztanleek disko dendako belearen aditzera izan zuten eta jakinminez inguratu ziren; ikustera sartzen ziren, gero diskoak jartzen zituzten eta sarritan baita erosi ere.

Aurreneko egunetan Mortimer hain zegoen harriturik musikarekin, ordu eta ordutan egoten bait zen eserita geldi erakus mahaian, txori disekatu bat balitz bezala.

Te orduan, Arabel haurtzaindegitik etortzen zen eta bertan zer egin zuen kontatzen zion eta gurditxo gorrian eramaten zuen.

Baina laster hasi zen Mortimer aspertzen, besterik egin gabe geldi musika entzuten egon behar izateaz.

Telefono deiei erantzuten hasi zen eta esaten zuen beti: Inoiz ere ez.